Niri buruz

Mi foto
Bizkaia
Medikuntza 2. mailako ikaslea naiz. Aurten hautazko ikasgai batean blog hau proiektutzat egin behar izan dugu, gure esparruan gustuko genuen gai bati buruzkoa. Kirola gustuko dudanez gero, dopinga hartu nuen eta horrela sortu dut kirolaetadopinga hau. Betiere gogoraraziko dizut hau ez dela zehazki informazio iturria, nire asmoa dibulgatiboa baita.

miércoles, 20 de enero de 2010

AZTERKETAK AZTERKETAK AZTERKETAK!!!

Beldurtzen gaituen hitza dugu. Hitz kuriosoa ezta? AZ-TER-KE-TA... gure jakintza-maila kontrolatzeko momentua heldu da.
Informatika eta fisiologia ikasten lanpetuta nabilenez gero, blog honetan tratatzen dugun gaiari buruzko aholku bakarra emango dizuet: ez erabili ikasteko metodo ez-ortodoxorik, mesedez. Batez ere kontuz ibili inoiz hartu baldin ez badituzue, azterketaren aurreko ikasketa gau intentsiboa ametsgiztoa bihur daiteke: buruko mina, lo egin gura baina ezina...

Gehienez kafetxoa eta kitto (honekin ere kontuz ibili behar gara gero e?)

Eta apur bat animatzeko...


Badakit beti nabilela Vaya Semanitako bideoekin gora eta behera, baina barre batzuk botatzeko ez daude gaizki eta topatutako besteak nahiko kaxkarrak ziren.

ZORTE ON!!!

martes, 19 de enero de 2010

Seriotan hartzen al dugu droga eta dopinaren mundua?

Arratsaldeon berriro ere!

Gaur harrituta geratu naiz jendearen inkontzientziaz...banekien edonork bere etxean dopin antzeko substantziak ekoiz zitzakeela, eta bai
ta foroak bazeudela "errezetak"trukatzeko, baina gaur horietako batean ikusi ditudanak benetan KO utzi nau.

Hainbeste teknizismo alde batera uzti nahian, jende arruntak dopina nola ikusten zuen behatu nahi nuen eta, horretarako, zer hobea foro bat baino? Nik hautatu dut bilatzailean atera zaidan lehena (cannabiscafe.net), ea zer topa nezakeen. Badakit ez dirudiela oso fidagarria, baina gai honen gainean dagoen ezagutza-maila aztertzeko jendearen aburu soilak balio digu.



Zehazki, ibans ezizeneko erabiltzaileak gai berria ireki zuen galdetuz zuen ea nola egin zitekeen dopina etxean, lagunarteko partiduetarako, lasterketa ez profesionaletan erabiltzeko...Honaino normala izan zitekeen istorioa, halere txarrena etortzear zegoen beste erabiltzaileen erantzunen esku.


Batzuek erdi bromatan erantzun diote ("izugarriko ogitartekoa jan ezazu ariketa baino lehen",...). Aldiz, beste batzuk botikak gomendatu dizkiote. Egia da batzuetan bitaminak edo aminoazido "inuzenteak" direla, baina hainbestek farmazietan errezetaz saltzen direnak ere gomendatu dizkiote...Oraindik txarrago. batek speed har dezan gomendatu dio! Tartean medikuntza ikasten ari den neska bat sartu da farmakoei buruzko informazioa zehaztera. Gutxi batzuek esan diote hoberena bizimodu osasuntsua, elikadura orekatua eta entrenamendu egokiak direla; penagarria benetan, ezta?


Ordea, galdetzailearen erantzunak are penagarriagoak izan dira. Galdetu du ea norbaitek ba al zekien zenbat kostatzen zuen speed-ak eta, azkenik, mezu hau idatzi du: "Bueno,,, ya he encargado el speed XD... a ver como funciona. Ya os contare cuanto tiempo aguanto corriendo sin sufrir un ataque jejjeejje ".


Dopina arrazoi batzuengatik dago debekatuta, ez soilik kirolan zilegia ez delako, fair play delako errespetatzen ez delako, baizik eta botika guztiak bezala, DROGAK direlako, azken batean fisiologia aldatu eta gure gorputzari kalteak eragiten dizkiolako. Ez al dira honetaz konturatzen ala?

P.D: Elkarrizketa osoa norbaitek irakurri nahi izango balu, klikatu orriaren izenean (goian)

lunes, 18 de enero de 2010

Dopinaren salmenta, on line

Hala da, bai, gaur egun edonork eros dezake bilatzeko trebea izanez gero) sarearen bidez.

Elmundo.es orrialdeak informatzen gintuenez abenduaren 12an, proba fasean dagoen botika bat (beraz, ikerketatik kanpo inork hartu ezin duena), jada saltzen ari da krema hidratante eran. Mario Thevis dabil hau aztertzen eta bere hitzetan "arazorik gbe aurkitu genuen sarean eta entregatu zigutenean, ez zuen ez etiketarik ez erabilerari buruzko argibiderik azaltzen".

SARM izeneko botika hauek eragiten dute, orokorrean, muskulu-masaren handipena( ustez errendimendua ere handituz). Hala, muskulu-atrofia, osteoporosian edo minbiziak eragindako desnutrizioan bezalako gaizotasunetan erabiltzen dira.

Kirolean bere neurrigabeko erabilpenak izan ditzakeen ondorio larriak aurreikusita, WADAk bere erabilera debekatu egin du, nahiz eta oraindik Estatu Batuetako eta Europako Botiken erakundeek oraindik ez duten aprobatu.

Berri osoa irakurtzeko:
http://www.elmundo.es/elmundosalud/2009/12/29/biociencia/1262105760.html

miércoles, 13 de enero de 2010

Urtarrilaren 1etik aurrera kirolean debekaturik egongo diren substantzia eta metodoen zerrenda

Internet arakatzen nengoela, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) urtarrilaren 1etik aurrera, kirolean debekautako substantzia eta metodoen izenak argitaratu dituzte. Irakurri nahi izatekotan, linka hemen uzten dizuet:

Urtarrilaren 1etik aurrera kirolean debekaturik egongo diren substantzia eta metodoen zerrenda

martes, 12 de enero de 2010

EPO aquí, EPO allá...y DÓPATE...

Bizitzan gauza serioak ere batzutan humore onez hartu behar direlako..

lunes, 11 de enero de 2010

Zigorrak mantendu eta aitortzak saritu

Hau da gaur egungo kodearen espiritua. Lehen aipatu bezala 2007an aldatu egin zuten kodea eta 2009tik hona hau da indarrean dagoena. Ondoren azaltzen dira garai hartan egin nahi izan ziren aldaketak:


  • Zigorrak. 2003ko kodeak aipatzen dituen zigorrak aipatzen ditu berriak ere, baina birritan positibo emateagatik ezarritako zigorra aldatzen da. Bizi osorako zigorra kendu eta zenbait zigor aukera zehazten dira, egindakoaren larritasunaren arabera. Adibidez, kirolari bat bi urtez zigortua egon bada eta berriro positibo ematen badu, zortzi urteko zigorra jasoko luke gutxienez eta bizi osorakoa gehienez. Hirutan positibo emateagatik, zigorra beti izango da bizi osorako.
  • Aitortzak. Kontrol batean positibo eman aurretik edo haren kontrako frogak agertu aurretik kirolari batek dopatu dela aitortzen badu, zigorra erdira jaitsiko litzaioke.
  • Zirkunstantzia larrigarriak. Zigorrak ezartzeko garaian kontuan hartuko dira horiek. Dopin sare bateko kidea izatea, substantzia bakarra edo gehiago hainbatetan erabiltzea edo frogak ezkutatzea izan litezke horiek.
  • Uko egiteagatik. Kontrol bati lehen aldiz uko egiteagatik bi urteko zigorra ezartzen zaio kirolariari. Behin baino gehiagotan uko egiteagatik, lau eta zortzi urte bitartekoa.
  • Trafikatzeagatik. Dopatzeko produktuak banatu edo haiekin trafikatzeagatik lau urteko zigorra ezarriko da gutxienez, eta izan liteke bizi osorakoa ere.
  • Ihes egiteagatik. Kontrol bat ez pasatzeagatik ezkutatu edo ihes egiten duenak urtebete eta bi urte bitarteko zigorra jasoko luke -lehen, gutxienekoa hiru hilabetekoa zen-. Hiru kontroletara ez agertuta ere, zigorra beti izango da bi urtekoa.
  • Errugabea noiz. Kirolariak argitzen badu debekatutako substantzia hori bere gorputzera nola iritsi zen eta ez zuela bere errendimendua hobetzeko hartu, zigorra kargu hartze bat bakarrik izan liteke edo, gehienera jota, bi urtekoa.
  • Lehentasuna. Kode berriak lehentasun osoa jartzen du «kontrol zehatzak» deitzen dituenetan. Alegia, kirolari bat dopatzen den susmo argiak izanez gero, lehentasuna jartzen da kirolari horren jarraipen eta kontrolean. Gainera, zigortuta dauden kirolariei analisiak egiten jarraitzea beharrezkotzat jotzen da.
  • Positibo eman gabe zigortu. Inoiz positibo eman gabe ere kirolaria zigortzeko aukera ezartzen du kode berriak. Tim Montgomery eta Chyste Gainesekin gertatu zen, 2005. urtean. «Debekatutako substantzia eta metodoen erabilera froga daiteke beste datu fidagarri batzuekin ere: kirolariaren aitortzekin, lekukoen testigantzekin edo froga dokumentalekin», nabarmentzen da kode berriko artikuluan. A eta B laginek emaitza berbera ematea ere ez da beharrezkoa, hori azaltzeko «behar bezalako azalpenik badago». Marion Jonesekin hori gertatu zen 2006an.
  • Erantzukizuna. Kode berriak kirolaria egiten du bere positiboaren erantzule, araurik ezagutzen ez zutela esanez zigorra saihestu ez dezaten. «Kirolarien eta haien arduradunen erantzukizuna da Debekatutako Zerrendan agertzen diren substantzia eta metodoak ezagutzea eta haiek erabiltzea dopinaren kontrako araudia apurtzea dela jakitea».
  • Informazioa. Kontrol batean ezohikoa den emaitza bat agertzen bada, emaitza hori ezingo da publiko egin positiboa dela berretsi arte. Lehen lagin horren ondorioz kirolaria zigortu behar bada, ezingo da zigortua izan aurretik berarekin hitz egin gabe.
  • Ezinbesteko baldintza. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera nazioarteko kirol ekitaldi handi bat antolatu nahi duen herrialdeak (Olinpiar Jokoak edo nazioarteko txapelketak) Unescoren dopinaren kontrako konbentzioa onartu beharko du.

viernes, 8 de enero de 2010

Egunon denoi!!!

Lehengo egunean komentatu nizuen WADA (World Anti-Doping Agency) delakoak dopinaren kontrako kodea egin zuela. Gaur, berriz, bidai merkeren bat bilatzen nuen bitartean gure Google bilatzaile kuttunean, ea hemen euskaraz dopinari buruzko zenbat gauza agertzen ziren begiratzea bururatu. Hara nire sorpresa berria.info orrialdean 2007ko azaroaren 15ean argitaratutako berri bat agertu zaidanean. Bertan, aipatutako kodearen egitear zegoen erreformaz informatzen gintuen. Hemen utziko dizuet albistearen zatitxo bat:

Dopinaren Kontrako Munduko Agentzia (WADA) sortu zela badira zortzi urte. Kontinente guztietako gobernuek eta Nazioarteko Olinpiar Batzordeak bat egin zuten orduan, eta lau urte geroago osatu zuten, Lausanan (Suitza), gaur egungo erakundea, beharrezko egitura, diru laguntza eta araudiarekin -herrialdeetako zerrenda, zigor eta legeak bateratzen zituen Dopinaren Kontrako Kodea-.
[...]
WADAren kodeak baditu jada lau urte eta garai berrietara egokitu nahi dute arduradunek. Kontsulta egin dute erakundea osatzen duten kideen artean, jaso dituzte hura berritzeko hainbat proposamen, eta zirriborro baten gainean ariko dira gaurtik aurrera eztabaidan, behin betikoa onartu aurretik. Zigorren inguruan ez dago berritasun handirik. Aurreneko positiboaren ostean ezarritako bi urteko zigorra mantentzen da -Nazioarteko Atletismo Federazioak lau urtekoa nahi zuen gutxieneko zigor hori, baina haren proposamenak ez du aurrera egingo-. Bi aldiz positibo ematen zuenak bizi osorako zigorra zeukan orain arte, eta orain kasuaren larritasunaren araberakoa izango da zigor hori. Debekatutako substantzien zerrendari buruz ez du argibiderik ematen kode berriaren zirriborroak, baina beste hainbat gairen inguruan arituko dira NOBeko eta kirol federazioetako kideak, mediku, entrenatzaile, zientzialari, kirolari eta hainbat gobernutako kirol idazkariekin batera. Zirriborroa, dena dela, aldez aurretik dago adostua, eta ez da haren gainean aldaketa handirik espero. [...]
Berri osoaren linka:
www.paperekoa.berria.info/kirola/2007-11-15/032/006/Eztabaidatu_zigortzeko.htm


jueves, 7 de enero de 2010

Dopinaren Kontrako Kodea



Orain arte dopinaren kontrako borrokan izan den lorpen garrantzitsuenetariko bat Dopinaren Kontrako Kodea idaztea izan da.

Egiteko prozesuan herrialde eta kirol erakunde guztietako legediak batu egin dira nazioarteko testuingurua lortu nahian. Hemen biltzen dira debekatutako substantzien izenak (eta baita erabilera terapeutikorako salbuespenak ere), onartutako laborategiak, metodoak,...

2004ko urtarrilaren 1ean indarrean jarri zenetik nahikotxo hobetu du kirolaren egoera. Izan ere, aurretik herrialde eta federazio bakoitzak bere legeak bazituen ere, nazioarteko txapelketetan, adibidez, egoera kaotikoa zen.


Gainera, kode honekin batera sartu zen analitika ezaren legea, zeinaren bidez susmagarria izatekotan froga egitea onartzen baldin ez badu kirolari batek, froga hortan positibo ematekotan ezarriko lioketen zigorra ezartzen zaion.

lunes, 4 de enero de 2010

Fair play

Egunon berriro ere!!!!


Orain arte nik aurkitutako informazioak utzi dizkizuet hemen. Hala ere, gaurkoan dopinari buruz honetan erdi aditua den ezagun batek kontatutako gogoratu dut.


Kontua da dopinaren aurkako kontrolak gogorragoak dira leihaketaren maila igoz doan heinean. Hala, Joko Olinpikoetan odol eta gernu probak egiten ditu medikuak berak. Era berean, azterketa fisikoa egiten zaio kirolariari.


Duela urte batzuk atletismoan aritzen zen neska batek ez zuen positiboorik eman kontrolean, eta azterketa fiskoan ere ez zuten ezer arrarorik susmatu. Baina marka guztiak hautsi zituen gero eta horrek oso komentario txarrak eragin zituen emaitzen fidagarritasunari buruz.


Urte batzuk geroago, bere taldekidea zen beste neska batek esan zuen dopina hartu zuela, orduan, zergatik ez zen agertu gernu analisian? Txapeldunari gernu maskuria ustu ziotelako, analisietarako egoera zalatu zuen taldekidearen gernua sartuz.


Honekin ondoriozta genezake nahiz eta oso kontrol zehatz eta gogorrak egin, azkenean bakoitzaren borondateak eta joko garbiaren espirituak besterik ez duela balio.

viernes, 1 de enero de 2010

Zorionak eta urte berri on



Espero dut 2010a joan den urtea baino hobe portatzea, nahiz eta azterketen ostera arte itxaron beharko dugun hau beteko den ala ez jakiteko...