Niri buruz

Mi foto
Bizkaia
Medikuntza 2. mailako ikaslea naiz. Aurten hautazko ikasgai batean blog hau proiektutzat egin behar izan dugu, gure esparruan gustuko genuen gai bati buruzkoa. Kirola gustuko dudanez gero, dopinga hartu nuen eta horrela sortu dut kirolaetadopinga hau. Betiere gogoraraziko dizut hau ez dela zehazki informazio iturria, nire asmoa dibulgatiboa baita.

miércoles, 30 de diciembre de 2009

Dopinaren Aurkako Erakunde Mundiala

Zer izango litzateke gai honetan adituak direnen honi buruzko informazioa eskuratzea baino hobea? Arrazoi honegatik hemen uzten dizuet World Anti-Doping Agency-ren linka:

http://www.wada-ama.org/


Nahiz eta ingelesez egon, Googleen itzultzailea
z baliatuz gaztelaniara pasatzeko aukera ematen digu.

martes, 29 de diciembre de 2009

EPO


EPO da eritropoietina izenekoari ematen zaion laburdura teknikoa, gaur egun kaleko hizkuntzara moldatutakoa. Batez ere kirol-zaleen artean dabiltzatenek ezagutuko dute, izan ere, dopintzat klasifikatutako substantzia da.


Bere izenak grekeraz "sorkuntzan laguntzen duena" esan nahi du (poiesis), zehazki, globulo gorrien sintesian laguntzen du (eritrozitoak). Gizakiengan batez ere giltzurrunean ekoizten da (%90ean), baina gibelak ere badauka sintetizatzeko ahalmena.


Hasteko, adrenalina, noradrenalina, prostaglandina eta beste antzeko batzuek EPOren ekoizpena bultzatzen dute. Beste estimulatzaile bat hipoxia tisularra da ( oxigeno gutxiegi ehunetan). Gorputzak 2 seinale mota hauek jasotzen dituenean EPO sintetizatu eta hezur muinera bidaltzen du batez ere, hemen globulo gorrien sintesia bultza dezan.


Laburbilduz, guk ariketa fisikoa egiterakoan, alde batetik, oxigeno asko gastatzen dugu (gure muskuluen aktibitatea oso altua delako) eta honek ergingo du hipoxia egoera. Bestalde, gure gorputzak adrenalina jariatzen du, instintiboki ihes egin ahal izateko gorputzaren moldaketa eragiten duena. Azkenik, erantzuna berdina da: globulo gorri gehiago odolean, hortaz, oxigeno gehiago garraiatuko da ehunetara eta nekearen agerpena atzeratuko dugu.



EPoren gabeziak eragiten du muskulu-ahulezia, jarduera fisikoarekiko erresistentzia beheratzen delarik. Beste ohiko arazo batzuk izaten dira hipertentsioa, nekea edota anemiaren agerpena.


Era berean, arriskutsua da maila altuegiak izatea (bai patologia bat delako, guk nahita ez sortutako, bai errendimendua igo hobetu nahian), hematokritoaren (odolean dugun zelulen adierazlea) igoera eragiten du, hortaz, odola biskosoagoa izango da eta zailago izango du bihotzak ponpatzeko.





lunes, 28 de diciembre de 2009

Dopin bideoa

Youtuben eskegitako bideo bat, dopinari buruzko aurkezpena eginez:

sábado, 26 de diciembre de 2009

Doping-eragileak

Hainbat substantzia ditugu gaur egun dopinga eragin dezaketenak. Haien artean:

*Estimulanteak

*Narkotiko analgesikoak

*Esteroide anabolikoak

*Beta blokeatzaileak

*Diuretikoak

*Hormonak


Zer dira estimulatzaileak?

Orokorrean, Nerbio Sistema Zentrala estimulatzen dute, edo gosea bezalako sentsazioak inhibitu. Oso erabiliak batez ere kirolarien pisua kontrolatzeko.

Hala ere, hipertentsio arteriala, gehieguzko pisu galera, antsietatea, takikardia edo depresioa bezalako eragin sekundarioak izan ditzakete.

Narkotiko analgesikoak

Minaren aurkako botika arruntek eragin nahikorik ez dutenean erabiltzen dira, hala nola, bihotzekoan edo minbizian.

Botika gehienek bezala, eragin sekundarioak arinak izan daitezke edo larriak (konbultsioak, logurea,...).

Gehienbat borroka eta kontaktu kiroletan erabiltzen dira.


Esteroide anabolikoak

Katabolismoa gehiegi hazi denean soilik erabiltzen dute, adibidez desnutrizio larrietan, minbizi eta osteoporosian.

Eragin sekundarioak dira: prostata minbizia, ilearen erorketa eta sexua eta ezaugarri sexuakekin zerikusia duten arazoak.


Beta blokeatzaileak

Medikamentu hauek erabiltzen dira hipertentsio arteriala kontrolatzeko. Hau horrela izanda, kontuz ibili behar dira hipotentsioa edo bihotz-maiztasun baxua eragin ez dezaten.

Zehaztasuna behar duten hainbat kiroletan erabiltzen dituzte.


Diuretikoak

Hauen eragina iraizketa gehitzean datzanez, bihotzeko edo giltzurrunetako arazoetan erabiltzen dira (hipertentsio arteriala, giltzurrun-gutxiegitasuna)

Deshidratazioa, gosearen galera, poliuria (mikzionatzeko gogo larriak), glukosuria (glukosa agertzea gernuan), sukarra eta bihotz-maiztasuna beheratzea eragin dezakete.

Batez ere erabiltzen da kirolariak pisuaren arabera kategoria batean zein bestean leihatu behar dutenean.


Hormonak

Normalean erabiltzen da gorputzak berez beharrezkoak baino hormona gutxiago sintetizatzen dituenean.

Talka anafilaktikoa (ondorioz heriotza), goragalea, abdomeneko mina, sukarra eta abar ager daitzeke eragin sekundariotzat.

jueves, 24 de diciembre de 2009

EGUBERRI ON ETA ZORIONTSUA OPA DIZUET

martes, 22 de diciembre de 2009

Dopinga hipikan

Lehenago beste sarrera batean komentatu dudanez, doping-kontrolak kirolariei egiten zaizkie. Hau horrela izanda, hipikaren kasua oso berezia da, izan ere, hemen lehiatzen den binakakoaren partaiderik garrantzitsuena zaldia baita. Gainera, zaldia oso animalia berezia da orokorrean, baina zehazki elikaduran.

Adibidez, ikerketa batzuek erakutsi digute nola 10 M&M goxokik positibo eman dezaketela kafeinan, edo mitxoletaren hazidun ogi apurrek (askotan erabiltzen dira ogia egiterakoan) opio kantitate ez-ohikoak eman ditzakete.

Bestalde, oso normala da zaldiak elikagai naturalekin elikatzea (belar mota ezberdinak era egokian konbinatuta eta belar zikuak). Hala ere, belar hauek, naturalak diren heinean, hainbat substantzia "ezezagun" izan ditzakete. Hortaz, lehiaketetan parte hartzen dutenei pentsu konposatuak ematen zaizkie batez ere, laborategian egindakoak eta zeinen ekoizpena estuki erregulatiak dauden inolako akatsik egon ez dadin batez ere kirolaren aldetik. Kontuan hartu behar dugu doping-kontrolen emaitzek ez digutela adierazten konposatuaren jatorria, baina positiboak badira, zuzenean deuseztatzen dira txapelketan lortutako emaitzak.


Informazio gehiago:
http://www.ecuestreonline.com/ecuestredb/shownew?id=20352

lunes, 21 de diciembre de 2009

Web 2.0

Gaur goizean gozaltzen nengoela aldizkari batean artikulu bat irakurri dut, non Eduardo Punset zientifikoak azken 10 urteotan eman diren aurrerapen zientifiko garrantzitsuenak aurkezten dituen.
10. postuan Interneten hedaoena agertzen da, web 2.0 kontzeptuari esker gertatutakoa.

10 Y los cuidadanos conquistaron la Tierra
La World Wide Web existe desde principios de los noventa, pero no ha sido hasta esta última década (con la llegada de la Web 2.0) cuando el verdadero poder de comunicación y democratización informativa de Internet se ha mostrado con todas sus fuerzas. El surgimiento de los blogs, de redes sociales como Facebook o de páginas como YouTube, donde los contenidos son generados por el gran público, ha restado peso a los grandes medios de comunicación y ha entregado el protagonismo a los ciudadanos anónimos.

Iturria: XLSEMANAL aldizkaria, 1.157.zenbakia


miércoles, 9 de diciembre de 2009

Telemedikuntza





Orain arte, eskura genituen hainbat baliabide (telefonoa, irratia,…) erabili izan dira medikuntza leku isolatu edo urrunetara helarazteko. Guztiz beharrezkoa zen adibidez lanean ziharduen ontzi bati laguntza eskeintzekotan.


Hala ere, prozesu isolatuetan bakarrik aplikatzen genituen teknologia hauek. Gaur egun, ordea, asko garatu dira eta jada Telemedikuntzaren helburua ez da bakarrik muga geografikoak gainditzea.


iTelemedicinak arreta medikoak (idazkaritza zerbitzuak, diagnostikoa, tratamendua, datu klinikoen kudeaketa, osasun-formazioa eta heziketa) barneratzen dituen prozesuak bildu nahi ditu komunikazio sareak erabiliz eta sistemen informazioa partekatuz.


Hortaz, iTelemedicina ez da elementu teknologikoa, baizik eta arreta medikoarentzat beharrezkoak direnak kudeatu eta erabilgarri egiteko zerbitzua. Hau da, lehen erabiltzen genituen Telekontsulta, Telediagnostikoa, Telemonitorizazioa edo Asistentzia Jarraia bateratu egin dira eta badaude frogatzeko prozesuan Teleradiologia, Telekardiologia, Teledermatologia, Telepsikiatria, etabar. Horrela, guztizko arreta egin genezake Telemedikuntza berria erabilita.


Iturria: http://www.itelemedicina.com/index.asp?p=intro/intro.asp

sábado, 5 de diciembre de 2009

Ongi etorria

Hasteko, ongi etorria blog honetara. Medikuntzari Aplikatutako Informatika arloan jaiotako orrialde honetan dopingari buruzko hainbat alderdi aipatuko ditugu ahalik eta era sinpleenean, ulergarria izan dadin. Erraza litzateke artikulu espezializatuak irakurri eta hemen laburpentxoren bat egitea baina, horretarako, ezagutza zientifikoa guztiz beharrezkoa litzaiguke. Hau horrela izanik, ohartarazi nahi dut ni ez naizela gaian aditua, zalea baizik. Arrazoi honegatik, nahiz eta informazio-iturri fidagarriak aztertzen ahaleginduko naizen, blog honek ezin izango du inolako erreferentzia gunerik izan.

Guztiok entzun dugu noizbehin zer da dopinga, bai kirola gustuko dugulako, bai aldiro telebistan horri buruz zeozer entzun dugulako. Baina, zer da dopinga?

Orokorrean, gorputzetik kanpoko sustantzia edo neurriz kanpo sustantzia fisiologikoa hartzea, organismorako kaltegarria izan daitekeena kirol emaitzak hobetzeko asmoz izango da. Argi utzi behar da gure organismoak ekoiz ditzakela produktu horiek, baina bere neurrian. Guk gehiago hartuz gero, gorputz- funtzioak "alda" genitzake.

Kirol edo jarduera bakoitzean habilezia ezberdinak beharrezkoak direla kontuan harturik, kirol elkarte bakoitzak hainbat ikerketen bidez ondorioztatuko du zeintzuk diren jarduerarengan eragiten duten (bai fisiko zein psikologikoki) gaiak.

Kontuan hartu behar da kirolariaren eta krirolaren onurarako egten direla horrelako debekuak. Alde batetik, kirolaren esentzia galduko litzateke, norberaren ahalmenak gainditzeko sentimendu hori. Bestalde, kirolariaren onerako. Azken finean, kirolari bakoitzak bere gustuko tresnak erabilten ditu lehiatzeko, batez ere emaitzak hobetu nahian. Hemen dugu igerilarien bainu jantzien kontua, duela hilabete batzuk eztabaida handia sortu zuena organismo ofizialek modelo batzuen erabilera debekatru edo erregulatu zuelako. Sustantzia dopanteek menpekotasuna sor dezakete eta baita atsekabeak gorputzean (hematokritoa igotzeak dakar oxigeno gehiago garraiatu ahal izatea odol kopuru berdinean, baina baita odolaren biskositatea handitzea, ondorioz, bihotzak indar handiagoa egin beharko luke ponpatzeko).

Irudiak:
www.revistanueva.com
www.clarin.com